2011-04-15

Ispasterko Eskola

MUNITIBAR, GURE HERRIA

Munitibar nahiko herri txikia izan arren, etxe berri asko egin dituzte.  Dena den oso herri lasaia da.
Munitibartarrok oso jatorrak gara.  Gure herrian 395 biztanle inguru bizi gara.

Munitibar herria,  Markina, Durango, Lekeitio, Gernika eta Bilborako bideak gurutzatzen diren erdian dago.   Beraz, oso ondo kokatuta dago.  24,5 km2-ko azalera du.

Munitibar eta Gerrikaitz kaskoez gain, lau auzo garrantzitsutan dago zatituta:  Berreño-Aldaka, Uriona, Gerrika eta Totorika.

Munitibar Lea ibaiak zeharkatzen du.  Ibai hau Oiz mendian jaio eta Lekeition itsasoratzen da.

Gure herritik Done-Jakue bidea pasatzen da, horregatik erromes asko ikusten dira hemendik.  Beste aldetik Munitibar eta Lekeitio lotzen dituen ibilbidea ere badaukagu.

Bengolan, Energia Berriztagarriaren Interpretazio Zentrua egiten ari dira.  Bertan XVI. mendeko errota eta eguzki erlojua ikusi ahal dira.